José C. Urrutia / positibatzaile-inprimatzailea

“Positibatzaile bat autorearen sentimenduak eta emozioak interpretatu eta, haren irizpideak errespetatuz, irudiaren adierazpen gorena lortzen duen pertsona da”

Ezagutu José C. Urrutia

Josék Valentín Vallhonrat-en Madrilgo LAB laborategian hasi zuen bere ibilbidea, 1984. urtean. Bertan, Cristina García Rodero, Alberto Schommer, Alberto García-Alix, Javier Vallhonrat eta beste hainbat artistekin egin zuen lana.

Laborategi horretan ikerketak egin zituen argazkien negatiboak eta jatorrizkoak kontserbatzeari buruz eta zenbait argazki-artxibo historiko berreskuratzeko lan egin zuen; besteak beste, Ortiz Echagüe edo Telefónica fundazioa.

1993an hasi zen Joseren ibilbide profesionalaren etapa digitala. Publizitatearen eta modaren munduko hainbat argazkilari profesionali lagundu zien analogikotik digitalera iragateko prozesuan eta estuki egin zuten lan elkarrekin 15 urtez, estatu mailako kanpainen ukitu-emate digitalean.

2010ean Donostiara joan zen bizitzera, hiri goxoago batera, eta positibatzaile/inprimatzaile gisa jarraitzen du lanean, bertan sortzen duen Photogune Lab laborategian. Era berean, argazkilaritzaren inguruko ezagutza zabaltzeko eta partekatzeko foro bat sortzen lagundu du: Photogune Espacio.

Urte hauetan zehar egindako lanak askotarikoak izan dira; besteak beste, kopiaketa analogikoa, erakusketetarako inprimaketa digitala, liburuetarako inprimaketa-aurrea, artxiboak berreskuratzea eta publizitate kanpaina eta argitaletxeetarako ukitu-emate digitala:

Argazkilariak:

Karlheinz Weinberger, Tony Ray Jones, Xavier Blondeau, Eduardo Nave, Corentin Fohlen, Pierre Carreau, Olivier Deck, Iñigo Royo, Jon Cazenave, Graciela Iturbide, Alberto Schommer, Cristina García Rodero, Javier Vallhonrat, Valentín Vallhonrat, Cesar Lucadamo, Antxon Hernández, Fernando Manso, Cesar Urrutia, Horst P. Horst, Alberto Garcia-Alix, Xavier Guardans, Paz Errazuriz, Aitor Ortiz, Juan Gatti, Alejandro Cabrera, Nacho Pinedo, Javier Salas, Cees Van Gelderen, Jordi Socias, Paco Navarro…

Publizitate kanpainak eta argitaratze-lanak:

Loewe, El Corte Inglés, Movistar, Prado Museoa, Telefónica, Vodafone, Once, Iberia, Pepe Jeans, Jesús del Pozo, Zara, Pull & Bear, Carrera & Carrera, Perlas Kaylis (Australia), Pomelato (Italia), Blanco, JB, Kellog’s, Tampax, Madrilgo Erkidegoa, PromoMadrid, Gaztela eta Leon Erkidegoa, Banco Popular, Greenpeace, Vogue Espainia, Vogue Japonia, Vogue Italia, Elle, Telva, Woman, GQ, Madriz Magazine, Barcelonés, Matador, Rebel, Man, Interviú, El País Semanal, XL Semanal (Vocento), Yo Dona, Cinemanía, Canal Plus magazine, Neo 2, Big…

Enpresak, erakundeak eta entitateak:

Nafarroako Unibertsitatea (José Ortiz Echagüe), Telefónica fundazioa, Emmanuelle Sougez-en artxiboa, Marcelino Botín fundazioa, Amerika Kopa, Promo Madrid, E. Woerdehoff (Paris), L’Angle (Hendaia), Gipuzkoako Foru Aldundia, San Telmo Museoa (Donostia), Artium Museoa (Gasteiz), Mapfre fundazioa…