IKUSTEKO ARTEA

Aurtengo udazkenean Donostian K. Sluban nazioarteko argazkilariaren tailer bikaina antolatuko da. Artista honek argazkigintza esparruko sari garrantzitsuak jaso ditu, besteak beste: Niépce Saria (2000), Leica Saria (2004) eta European Publishers Award for Photography 2009. urtean. Horrez gain, ohorezko biztanlea da Kiotoko Kujoyama Hirian.

Bere argazkiak mundu osoan zehar erakusgai jarri dira eta hainbat bildumetan parte hartu dute: Bibliothèque Nationale de France, Maison Européenne de la Photographie Parisen, The Metropolitan Museum of Photography Tokion, Museo de la Fotografía, Bragan, eta Musée Réattu en Arles, besteak beste.

Argazkilari gisa, halaber, nazioartean onespen desberdinak jaso ditu bere pedagogia esparruko lanarengatik. Bere tailerretan eta masterklass-etan, argazkilari bakoitzari egile gisako trebetasunak bilatzen laguntzen dio.

1995etik, atzerrian ez dagoenean, argazkigintza tailerrak antolatzen ditu kartzeletan, gaizkile gazteekin. Topaketa hauek Frantzian sortu ziren, Fleury-Mérogis kartzelan, Henri Cartier Bresson, Marc Riboud eta William Klein-en laguntzarekin eta Ekialdeko Europako diziplina eremutan eta kartzeletan jarraitu dute, esaterako: Ukrainia, Georgia, Moldavia eta Letonia, baita ere Mosku, San Petersburgo eta Brasilgo errehabilitazio zentroetan eta Erdi Amerikan Marekin

Sluban-ek José C. Urrutiaren laborategiko laguntza jasoko du, positibitzaile eta laborategi langile ospetsua, eta Oliver Deck ikasle ohi elebiduna lankidetzan arituko da, gaztelerako itzultzaile gisa.

 

 

TAILERREKO EGITURA

Tailerra lau fase desberdinetan garatuko da hilabete eta erdiz:

  1. Lehenengo asteburu bat, hiru egunekoa, lan sakona eta taldean, bertan KSek PGeko parte-hartzaileekin lan egingo du (S.S.) .
  2. Hilabete eta erdiko banakako lan aldi bat, asteburu bakoitzaren artean.
  3. Bigarren asteburuan, parte-hartzaile bakoitzak hautatutako 10-15 irudi aurkeztuko dizkio taldeari, aztertzeko eta eztabaidatzeko.
  4. Erakusketa bat parte-hartzaile bakoitzaren formatu handiko argazki batekin, egindako lanari amaiera emateko.

Tailerra amaitzean, parte-hartzaile bakoitzak kalitate profesionaleko paper-zorro bat edukiko du, inprimatutako 15 irudiekin, tailerrean egindako argazki guztien artean hautatuta. Eta baita formatu handiko inprimatutako argazki bat ere, ondoren erakusketa kolektiboan erabiltzeko museo arloko kontserbaziorako arauekin. Horiek guztiak José C. Urrutiaren eskutik ekoiztuko dira, PhotoGune-ko laborategian bertan.

 

LEKUA

Fine Art PhotoGune laborategia Donostiako erdialdean kokatuta dago. Bere Finan Art ekipamenduari esker, argazkiak informatikoki tratatu eta modu profesionalean inprimatu daitezke.

Horrez gain, areto handi, argitsu eta atsegina dauka, talde-lana atseginago bilakatzeko. Ezinbesteko abantaila bat ahantzian utzi gabe: José C. Urrutiak irudiak prozesatzeko eta inprimatzeko prozesuan parte hartuko du.

 

NORI ZUZENTZEN ZAIO TAILER HAU

Sluban-en tailerra adin eta nazionalitate orotako argazkizale eta profesional guztiei zuzentzen zaie, euren argazkigintza proiektuetan lan sistema koherentea garatzen ikasi nahi badute.

Bere laguntzarekin, argazkilari bakoitzak alderdi desberdinak ikasiko ditu eta haiei esker, bere irudiak objektibotasun handiagoarekin ikusiko ditu eta bere lanaren kritikorik hoberena bilakatuko da. Tailer honetan, halaber, bere gaitasun nabarmenena garatuko eta estilo pertsonala definituko du.

 

“Erakutsidazu zure argazkiak eta nor zaren esango dizut”

 

Sluban-ek esandako esaldi honek ezin hobe definitzen du parte-hartzaile bakoitzarekin partekatuko duen prozesua, egile bakoitzaren nortasuna zehatz-mehatz adierazten duen berezko argazki-lengoaia bat aurkitzera daraman bidean.

 

Sorkuntza prozesu honen helburuak izango dira:

  • Argazkigintza-lan bakoitzaren bereizitasunak identifikatzen irakastea.
  • Estilo pertsonala aurkitzea eta lantzea, pausoz pauso, hautatutako gaia modu egokian aurkezteko aukera ematen dion argazki-bilduma bat eraikitzeko.
  • Gai pertsonala aurkitzeko beharrezko distantziara kokatzen irakastea.

 

ZER ERAMAN TAILERRERA?

  • 18×24 cm-etara arteko tamaina duten 15 eta 25 irakurketa-proben arteko bilduma bat, paperean inprimatuta, taldean analisi konstruktiboa egiteko aukera ematen duten koherentzia formalarekin.
  • Paper-zorroak, artistaren liburuak, uneko proiektuak…
  • Objektibo finkoa duen kamera digitala eta beharrezko osagarriak (bateriak, memoria txartelak, kableak, pen drive, kanpo disko gogorrak,…)
  • Ordenagailu eramangarria ahal bada.
  • Koaderno edo grabagailu bat unean bertan erreferentziak edo ideiak apuntatzeko.

 

TAILERRERA GOGO EGOKIA EKARRI

Sinergia positiboa sendotzeko eta parte-hartzaile guztien artean kohesio handiagoa lortzeko helburuarekin, otorduak taldean eta lekuan bertan egingo dira, informazioaren eta iritzien elkartrukearekin jarraitzeko. Elkarbizitza eta elkarrekiko errespetua funtsezkoak dira tailerrean, horrela, elkartruke kritikoa eta zintzoa bideratzen baita, eta espiritu konstruktiboa gailentzen baita.

 

Tailerrean zehar, argazkigintzari eta bere historiari buruzko erreferentzia anitz sortuz joango dira, eta baita ere Ikus Arteei, literaturari eta prozesu sortzaile pertsonala argitzeko, elikatzeko eta sendotzeko balio duten arte adierazpen guztiei buruzko datu interesgarriak.

 

HIZKUNTZAK

Sluban-ek tailerrean erabiliko dituen hizkuntzak frantsesa eta ingelesa izango dira eta Olivier Deck, argazkilaria, ikasle ohia eta gazteleraz hitz egiten duen idazlea, gaztelerara itzultzeaz arduratuko da.

 

TARIFAK

Prezioa 690€. izango dira eta bertan zera sartuko da: artxibo digitalen prestaketa (aurreinpresio digitala) eta 10×15 cm-ko 20 irakurketa-proba, 210 gramoko paper matean inprimatuta.

Ostatu eta janariko gastuak (prezio bereziak izango dituzte), behin betiko irakurketa-proben inprimatzekoak, bere aurkezpen zorroarekin eta erakusketarako formatu handiko argazkia, parte-hartzailearen pentzura izango dira. Laborategiko osgarrizko lan osoak lehentasunezko tarifak izango ditu (ikusi erantsitako taula).

 

PARTE-HARTZAILEN KOPURUA 15 IZANGO DA.

 

TAILERRAREN ANTOLAKETA

Tailerra lau fasetan garatzeko antolatu da.

 

1- FASEA. Iru eguneko saio kolektiboa.

Ostirala, 2017ko irailaren 29a: 15:30etik – 20:00etara.

Parte-hartzaile bakoitza 10 eta 15 arteko irudien multzo batekin iritsiko da (derrigorrezkoa paperezko kopiak), formatu txikian (gehienez 18x24cm) eta bere banakako ekoizpena taldeari aurkeztuko dio. Espiritu positiboarekin eta kritikoarekin, eta kontzesiorik gabe, analisi eta hautaketa lana jorratuko da, egilearen argazkigintza begiradaren bereizitasunak ateratzeko helburuarekin eta, era horretan, tailerraren ildo nagusietarantz bideratu ahal izateko.

Larunbata, 2017ko irailaren 30a: 09:00etatik – 19:00etara

Argazkigintza irteera Donostiako kaleetatik eta ingurutik K. Sluban-ekin batera. Lehenengo saioaren ondoren, parte-hartzaile bakoitzak dagoeneko aukeratu du nola garatu bere gai pertsonala. Eguerdirantz, PhotoGune-ra itzuliko dira eta eguneko irudiak sailkatzen, aztertzen eta eztabaidatzen hasiko dira. Modu paraleloan, José C. Urrutia irakurketa-probak inprimatzen hasiko da, definitzen doazen heinean.

Igandea, urriaren 1a: 09:00etatik – 18:00etara

Egun osoa aurreko egunean laborategian egindako irakurketa-probak aztertzen emango du te. Hautaketa lan honetan, parte-hartzaile bakoitzak artista argazkilariaren trebetasun garrantzitsuenetariko batez jabetuko da: irudiak ezabatzen jakitea. K Sluban-en goiburuetako bat zera da: ¡Un bon photographe a toujours une grande poubell bien remplie! (Argazkilari batek beti goraino beteriko zakarrontzi bat dauka!)

Hirugarren eguna amaitzean, parte-hartzaile bakoitzak bere ikusteko era sakondu du, aditzaren esanahi hertsienean, eta lan pertsonalari dagokion bigarren faserako beharrezko arauak ezagutuko ditu.

 

2- FASEA: Lan pertsonala

Hurrengo hilabete eta erdiz, ikasle bakoitzak, bere kontura, gogoeta eta lan pertsonaleko prozesu bati ekin egingo dio, K. Sluban-ek 1. fasean emandako arauei jarraiki. Parte-hartzaile bakoitzak bere nortasunarekin bat egiten duen proiektua bilatuko du eta 10.15 argazkien bilduma koherente batean islatuko du.

 

3- FASEA: Iru eguneko saio kolektiboa

Ostirala, azaroaren 17a: 15:30etik -20:00etara

Fase honetan, ikasleek taldeari aurreko fasean sortutako 10-15 irudiak aurkeztuko ditu. Esperientzia honi esker, egileak egindako aurrerapenaren berri eman ahal izango du, bere argazki-lan propioaz hitz egiterako eta azaltzerakoan. Konfiantza handiagoa adierazten duten hitzaldiaren puntuak eztabaidagarri jarriko dira, hobetzeko helburuarekin, eta betiere oso giro positiboan. Irudien analisi eta hautaketa drastiko berri baten ondoren, parte-hartzaile bakoitzak behin betiko bilduma bat edukiko du, paper-zorroa osatzeko oinarri gisa.

Tratamendu digitala, aurreinprimatzearen prozesua, paper-zorroa osatuko duten 10/15 irudien inprimatzea eta paperean kontserbatzeko eta ondoren egingo den erakusketarako artxibatzeko formatu handiko kopia PhotoGune laborategian bertan egingo dira, José C. Urrutiaren eskutik:

Horrez gain, aurkezteko “era” ere sakon aztertuko da; markoa jartzea, paper-zorora, zorroa, ….zergatik, nola, etab.

Larunbata, azaroaren 18: 09:00etatik -19:00etara

Aurreko egunean hasitako hautaketa lanarekin jarraitu eta amaitu.

Ikasle bakoitzak K.Sluban-ekin banakako solasaldia izango du eta bertan iritzia eta tailerrean gauzatutako argazkigintza proiektuaren alderdi pertsonalenak elkartrukatuko dituzte.

Igandea, azaroaren 19: 09:00etatik -18:00etara

Sluban-ekin garatutako banakako solasaldiekin jarraitu eta amaitu.

Eztabaida kolektiboa garatuko da eta bertan ikasle bakoitzak berriz heldu ahal izango dio tailer saioetan aztertutako edozein gairi.

Tailerra 14:00etan amaituko da eta bazkaria antolatuko da lekuan bertan, informazioaren eta iritzien elkartrukearekin jarraitu ahal izateko.

 

4- FASEA: Erakusketa

Hilabete inguruko aldi baten ondoren, paper-zorroetarako irudiak eta Donostiako areto batean erakusgai jartzeko hautatutako kopiak inprimatzeaz amaituko da.

 

Azken prozesu honetan, publikoarekin topatzeko esperientziari helduko diogu. Tailerrean zehar egindako aurrerapausoak eta bereganatutako segurtasunean benetan egiaztatzeko unea da.

 

orrialde nagusira itzultzea